2019/11/10

Jexux, "Aita Mari"

Jexux Aizpurua Barandiaran
"Aita Mari" itsasontzian,
Lesbos, Grezian,
migranteei laguntzen.


































"Lesbosen bada beharra
baita ere hemen bertan
Baina sarritan ez jakin
zertarako eta zertan
Huskeriarik hutsenak
jartzen baikaitu arretan
Ez al gaude, ba, gu beti
hurkoarekiko zorretan
Kixkali bitez itzalak
eguzkiaren garretan
Duintasun eza dugu
tristurazkoa benetan
Barruan dena azaltzen
zaigu horrelakoetan
Alferrik da bizitzea
gezurrezko gezurretan"


(Jexux Aizpurua Barandiaran)