2019/11/10

Jexux, "Aita Mari"

Jexux Aizpurua Barandiaran
"Aita Mari" itsasontzian,
Lesbos, Grezian,
migranteei laguntzen.


































"Lesbosen bada beharra
baita ere hemen bertan
Baina sarritan ez jakin
zertarako eta zertan
Huskeriarik hutsenak
jartzen baikaitu arretan
Ez al gaude, ba, gu beti
hurkoarekiko zorretan
Kixkali bitez itzalak
eguzkiaren garretan
Duintasun eza dugu
tristurazkoa benetan
Barruan dena azaltzen
zaigu horrelakoetan
Alferrik da bizitzea
gezurrezko gezurretan"


(Jexux Aizpurua Barandiaran)

2019/11/07

Bordagaztelukoak

Bordagaztelukoak

Bordagaztelu
2016-09-21
Patxi, Matias, Joxanjel,
bertako seme den Martin Aldasorokin,
Bordagaztelu berri eta inguruetan,
"gaztelu" baten billa...
-
Mordazulo. Escribese: Mordagastelu. Fundación: 1610. Reedificada en 1804.
Mordazulo txiki. Fundación: comienzos del siglo XIX [1801-1900].
Mordazulo berri. Fundación siglo XIX.
(Pello Joxe Aranburu Ugartemendia, 2003, Ataungo ogibide historikoen...)
-
Martinen aitonak (Ramon) esaten zuenez:
1953ko uholdeen ondorioz,
teila asko eta harri batzu agertu ziren;
eta han lehen "torre" bat omen zegoen...

1983ko uholdeen ondorioz,
Bordagaztelu txiki erori egin zen.

Harri bat aurkitu dugu,
92x70x70 zentimetro dituen bat,
baina besterik ez.

Ustez, kare egiteko karobi leku bat ere bai.

(Joxanjel)

















































































(Joxanjel, 2019-11-07)