2019/08/21

Aldarretakoak

Aldarretakoak

Aldarreta
2016-03-24
Matias + Joxanjel
Bertako Pedro Urdangarin eta bere alaba Ainhoarekin.
Ainhoaren bitartez egindako irteera.
Oso ondo!

Aldarreta baserria, nekazal turismorako egokiturik dago.
www.nekatur.net/aldarreta

Elurzulo baten bila...
Pedrok, aldapan gora eta sasi artean,
aspaldian iturri babestu bat izan zen lekura eraman zigun.
Lehen, labe baten antza zeukan, sarrera egur batzukin itxita.
Orain, ia dena kaltetuta dago.
Ondoren, Aitxikiko iturri arte joan ginen.
Geroago, Amuñotxiki [Amuñatxiki (Joan Arin, 1928)] arte...
Azkenik, tontor eder batera, bere zuhaitz eta guzti.
Baserrian, Pedrok gerra denborako baioneta luze bat erakutsi zigun.
Oraindik bertan daude "alperra", zorroztarria eta erropa garbitzeko harria.
Bai eta ere aska-iturria.
Ondoren askaria (merienda) goxo bat eman ziguten.
Berriro ere eskertzen ditut!
Joxanjel, 2016-03-25











































(Joxanjel, 2019-10-20)