Denetarik... 2024-12-9... JAIA
Ataungoak
2024/12/09
2023/11/06
2019/11/10
Jexux, "Aita Mari"
Jexux Aizpurua Barandiaran
"Aita Mari" itsasontzian,
Lesbos, Grezian,
migranteei laguntzen.
"Lesbosen bada beharra
baita ere hemen bertan
Baina sarritan ez jakin
zertarako eta zertan
Huskeriarik hutsenak
jartzen baikaitu arretan
Ez al gaude, ba, gu beti
hurkoarekiko zorretan
Kixkali bitez itzalak
eguzkiaren garretan
Duintasun eza dugu
tristurazkoa benetan
Barruan dena azaltzen
zaigu horrelakoetan
Alferrik da bizitzea
gezurrezko gezurretan"
"Aita Mari" itsasontzian,
Lesbos, Grezian,
migranteei laguntzen.
"Lesbosen bada beharra
baita ere hemen bertan
Baina sarritan ez jakin
zertarako eta zertan
Huskeriarik hutsenak
jartzen baikaitu arretan
Ez al gaude, ba, gu beti
hurkoarekiko zorretan
Kixkali bitez itzalak
eguzkiaren garretan
Duintasun eza dugu
tristurazkoa benetan
Barruan dena azaltzen
zaigu horrelakoetan
Alferrik da bizitzea
gezurrezko gezurretan"
(Jexux Aizpurua Barandiaran)
2019/11/07
Bordagaztelukoak
Bordagaztelukoak
Bordagaztelu
2016-09-21
Patxi, Matias, Joxanjel,
bertako seme den Martin Aldasorokin,
Bordagaztelu berri eta inguruetan,
"gaztelu" baten billa...
-
Mordazulo. Escribese: Mordagastelu. Fundación: 1610. Reedificada en 1804.
Mordazulo txiki. Fundación: comienzos del siglo XIX [1801-1900].
Mordazulo berri. Fundación siglo XIX.
(Pello Joxe Aranburu Ugartemendia, 2003, Ataungo ogibide historikoen...)
-
Martinen aitonak (Ramon) esaten zuenez:
1953ko uholdeen ondorioz,
teila asko eta harri batzu agertu ziren;
eta han lehen "torre" bat omen zegoen...
1983ko uholdeen ondorioz,
Bordagaztelu txiki erori egin zen.
Harri bat aurkitu dugu,
92x70x70 zentimetro dituen bat,
baina besterik ez.
Ustez, kare egiteko karobi leku bat ere bai.
(Joxanjel)

(Joxanjel, 2019-11-07)
2019/08/21
Dorronsoroko Inazio
Dorronsoroko Inazio
Akordeoi, acordeón, accordéon, accordion.
Ikus-entzun
https://archive.org/details/inazio20190907matias
(Joxanjel 2019-10-15)
Akordeoi, acordeón, accordéon, accordion.
Ikus-entzun
https://archive.org/details/inazio20190907matias
(Joxanjel 2019-10-15)
Ustatxoko Pakita
Ustatxoko Pakita
2018-10-13
Larunbata goiz hortan, bukaeran,
Ustatxora, Urrestarazu azpikoara,
joan ginen eta bertakoa den
Pakita Etxeberria, gure lehengusinarekin
hitzegin genuen.
Aspaldiatik jakin nahi izan dut,
esnea nola ekartzen ziguten,
berak eta ahizpak, etc.
Eskolarako jeisten zirenean,
esnea, ontziak eskuetan zituztela,
ekartzen ziguten:
lehenik Urretara, ondoren Grazieneberrira
eta azkenik Altzanipera.
Hara hor egin nion argazkia.

Aldarretakoak
Aldarretakoak
Aldarreta
2016-03-24
Matias + Joxanjel
Bertako Pedro Urdangarin eta bere alaba Ainhoarekin.
Ainhoaren bitartez egindako irteera.
Oso ondo!
Aldarreta baserria, nekazal turismorako egokiturik dago.
www.nekatur.net/aldarreta
Elurzulo baten bila...
Pedrok, aldapan gora eta sasi artean,
aspaldian iturri babestu bat izan zen lekura eraman zigun.
Lehen, labe baten antza zeukan, sarrera egur batzukin itxita.
Orain, ia dena kaltetuta dago.
Ondoren, Aitxikiko iturri arte joan ginen.
Geroago, Amuñotxiki [Amuñatxiki (Joan Arin, 1928)] arte...
Azkenik, tontor eder batera, bere zuhaitz eta guzti.
Baserrian, Pedrok gerra denborako baioneta luze bat erakutsi zigun.
Oraindik bertan daude "alperra", zorroztarria eta erropa garbitzeko harria.
Bai eta ere aska-iturria.
Ondoren askaria (merienda) goxo bat eman ziguten.
Berriro ere eskertzen ditut!
Joxanjel, 2016-03-25

(Joxanjel, 2019-10-20)
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)